Dirulaguntza migratzaileen elkarteentzat, kulturarteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jardueretarako

2024ko ekainaren 13, osteguna
 
Boluntariotza balorazio-irizpideen parte da.

2E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita migratzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko deialdi bat, kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egiteko, 2024an. DDBN identifikazioa: 757015.

Azken bi hamarkadetan, migrazioaren eraginez nafar hiritargo berria sortu da, non era askotako etniak, kulturak, hizkuntzak, erlijioak eta sinesmenak dauden. Aniztasun hori aberastasun iturri izan daiteke, baldin eta elkar ezagutu, onartu eta errespetatzeko bideak sustatzen badira. Ekintza komunitarioetan parte hartuta, gizarte are inklusiboagoa eta aniztasunarekiko toleranteagoa eraiki daiteke.

Nafarroako Gobernuak sustatu gogo du, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez, Nafarroako toki erakundeek eta elkarteen sareak inplikazio handiagoa izatea Nafarroako hiritargoa osatzen duten kultura ugarien arteko bizikidetzarako esparruak sortzeko ekimenak sustatzean eta garatzean.

Deialdi honek bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horien lehentasunak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen araberakoak izanen dira.

Beste alde batetik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Aginduak bere 5. artikuluan ezartzen du dirulaguntzak ondoko printzipioei jarraituz emanen direla: publizitatea, gardentasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna, bereizkeriarik eza eta kontrola, baita dirulaguntza ematen duen administrazioak ezarritako helburuak betetzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko efizientzia ere.

Horrekin guztiarekin bat, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdia bultzatzen du kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2024. urtean.

Deialdi honek bidea ematen die migratzaileen elkarte interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horien lehentasunak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen araberakoak izanen dira.

Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita txosten juridikoa eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdi bat onestea, kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2024. urtean, baita haren oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak ere, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan biltzen direnak.

2. 91.300 euroko gastua baimentzea, aurrekontuko partida hauei dagokiena:

 
Ikus taula osoa

AURREKONTUKO PARTIDAK

EKITALDIA

ZENBATEKOA

350002-35200-4819-231902

%0,7ko funtsa. Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak bizikidetza jarduerak egiteko

2024

82.500,00 euro

350002-35200-7819-231900

%0,7ko funtsa. Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak ekipamendurako

2024

8.800,00 euro

 

Baimendutako kredituari 75.000 euroko gehieneko zenbatekoa gehitzen ahalko zaio, eta gehikuntza hori eraginkorra izanen da baldin eta baimentzen bada Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat gertatzeagatik.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea.

5. Ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 9an.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Marisol de la Nava Martín.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

 

 Dirulaguntza migratzaileen elkarteentzat, kulturarteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jardueretarako