diru-laguntzen deialdia, adikzioek eragindako ondorioen prebentzio komunitariorako, substantziarekin eta substantziarik gabe, toki-erakundeentzat

2025ko urtarrilaren 24, ostirala

Deialdian boluntarioak eta begiraleak prestatu eta eguneratzen dira: programa bakoitzeko gehienez 500 euro emango dira.
Balorazio-irizpideetan, boluntarioen parte-hartzea hartzen da kontuan. Aurkeztutako programak Guraso Elkarteekin esku hartzen duten boluntarioak, bitartekariak edo haur eta gazteen aisialdia sustatzeko langileak inplikatzen baditu, 3 puntu lortu ahal izango dira gehienez.

32E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei dirulaguntzak emateko, sustantzia-adikzioek eta sustantziarik gabeko adikzioek eragindako ondorioen prebentzio komunitariorako programak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796720.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezartzen da Nafarroako aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra. Arau horrek xedatzen du ezen, dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak oinarri arautzaileak ezarriko dituela, eta horiek argitaratu beharko direla, dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek eskuratzeko aukera izan dezaten.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritakoarekin bat, dirulaguntza deialdi honen xedea da toki erakundeek ekintza espezifikoak egitea, herritarren parte-hartzearen testuinguruan, sustantzia-adikzioek eta sustantziarik gabeko adikzioek eragindako ondorioen prebentzio komunitariorako programa komunitarioak garatzeko, bat etorriz Osasun Departamentuak osasun politikaren esparru orokorrean sustatzen dituen irizpideekin, eta, bereziki, ekintza horien xedea bada indarreko Osasun Planean, Nafarroako Osasun Publikoaren 2022-2025 aldiko Planean, III. Prebentzio Planean (Drogak eta Adikzioak) eta Drogei buruzko Plan Nazionalean aipatzen diren helburuak betetzea, eta bat badatoz Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (aurrerantzean, NOPLOI) bizimoduei buruz ematen dituen gomendioekin.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntzen deialdia egokia eta interes publikokoa dela eta deialdia eta oinarri arautzaileak legearen araberakoak direla.

Azaldutakoarekin bat, NOPLOIren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 10.g) artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea deialdi bat, toki erakundeei dirulaguntzak emateko, sustantzia-adikzioek eta sustantziarik gabeko adikzioek eragindako ondorioen prebentzio komunitariorako programak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte, bai eta haren oinarri arautzaileak ere, ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetan deskribatuta dagoen bezala.

2. Ebazpen honetatik sorturiko konpromisoei erantzuteko, 310.419 euroko gastua baimentzea, 2024ko gastuen aurrekontuko "Adikzioen prebentziorako udal planetarako dirulaguntzak" izeneko 520001-51200-4609-313902 partidaren baliokidea izateko, 2025eko aurrekontuetan gaitzen den partidaren kargura, kreditu egokia baldin badago.

Orobat, 200.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen da gehienez. Zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik. Gastu gehikuntza eginez gero, dirulaguntzak emateko ebazpenaren aurretik baimendu eta jakitera eman beharko da, eta ez du ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ez eta laguntzak emateko ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea berriz zenbatzen hastea ere.

3. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren aurka, Osasuneko zuzendari nagusiari zuzenduta. Hilabeteko epea izanen da horretarako, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

5. Ebazpen hau igortzea NOPLOIko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Osasun Zuzendaritza Nagusira, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasun Departamentuan Ekonomia eta Ogasun Departamentuak duen Kontu-hartzailetza Delegatura eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

diru-laguntzen deialdia, adikzioek eragindako ondorioen prebentzio komunitariorako, substantziarekin eta substantziarik gabe, toki-erakundeentzat