Diru-laguntzak irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei, Europako babeslekuaren eta migrazioen arloko jarduera humanitarioen proiektuetarako ...

2025ko ekainaren 12, osteguna

Boluntariotza deialdiaren balorazio-irizpideen parte da.

63E/2025 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita 2025erako, irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek ekintza humanitarioko proiektuak egin ditzaten Europako babesaren eta migrazioen arloan. DDBN identifikazioa: 810434.

Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoak 2 ter artikuluan arautzen du migratzaileen gizarteratzea.

Bestalde, urriaren 30eko 12/2009 Legeak, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituenak, 30. eta 31. artikuluetan jasotzen ditu nazioarteko babesa eskatzen dutenen gizarte eskubideak eta harrera.

Bada, dirulaguntza hauen helburua da larrialdi egoeretan edo berehalako arrisku egoeretan laguntzea Europan barna migrazio bidean daudenei, bereziki talde zaurgarrienei (haurrak eta emakumeak).

Deialdi honek bidea ematen die entitate interesdunei berdintasunez parte hartzeko eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita txosten juridikoa eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzen deialdi bat onestea 2025erako, irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek ekintza humanitarioko proiektuak egin ditzaten Europako babesaren eta migrazioen arloan. Orobat, deialdiaren oinarri arautzaileak eta balorazio-irizpideak onestea, zeinak jasotzen baitira, hurrenez hurren, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan.

2. Guztira 150.000,00 euroko gastua baimentzea 2025eko gastuen aurrekontuko "Dirulaguntza Europako babesaren eta migrazioen arloan ekintza humanitarioak egiteko" izeneko 350000-35000-4819-231900 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, bai eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontu-hartzailetza Delegatura ere.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Diru-laguntzak irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei, Europako babeslekuaren eta migrazioen arloko jarduera humanitarioen proiektuetarako ...