Boluntariotza deialdiaren parte da.
1221E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Desgaitasuna duten Pertsonen Arloko Gizarte Ekimeneko Entitateentzako Dirulaguntzen Deialdia 2026rako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren kodea: 874248.
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluan ezartzen denez, botere publikoen jarduketek, gizarte-zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea; haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa sustatzea gizartean, politikan, ekonomian, lanean, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Orobat, xedatzen du gizarte-zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.
Agindu hori Nafarroako Foru Komunitateak gizarte-laguntzen arloan duen eskumen esklusiboaren arabera eman zen, bat etorriz Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.17 artikuluarekin. Agindu hori Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluarekin lotu behar da; izan ere, horren arabera, botere publikoek desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonal osoa eta inklusio soziala bermatuko duten politikak bultzatuko dituzte, ingurune irisgarrietan. Era berean, kolektibo horretako erakundeen parte-hartzea sustatuko dute, legeak ezartzen duen moduan. Bereziki artatuko dira emakumeen eta desgaitasuna duten adingabeen premia espezifikoak.
Martxoaren 30eko 30/2019 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen. "Bermatu gabeko prestazioak" izeneko II. eranskineko C) 16 apartatuan, desgaitasuna duten pertsonen arloan aritzen diren gizarte-zerbitzuetako entitateentzako dirulaguntzak ezartzen ditu, eta xedatzen du baliabidearen helburua dela desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak gauzatzea eta horrelako programak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateetan asoziazionismoa sustatzea.
Bat etorriz Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluarekin, dirulaguntzen deialdi hau ez dago Europar Batasuneko estatu-laguntzen araubidearen menpe, ez baitago distortsiorik ez merkatuan ez lehian. Izan ere, dirulaguntzaren hartzaileak irabazi-asmorik gabeko entitateak dira, desgaitasuna duten pertsonen esparruan zerbitzu ematen dutenak, eta halakoek ez dute eragin ekonomikorik merkatuan, asoziazionismoa sustatzeak eta autonomia pertsonala bultzatu eta mendekotasuna prebenitzeko programak gauzatzeak ez dutelako etekinik sortzen; programa horiek badute, ordea, berebiziko interes soziala, desgaitasuna duten pertsonen premia espezifikoei erantzuten dietelako eta laguntza ematen dietelako desgaitasuna duten pertsonen familiei.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzei aplikatzeko araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko. Arau horren 17. artikuluak norgehiagokako araubidea ezartzen du. Horren arabera, honako hau joko da norgehiagokatzat: dirulaguntzak emateko aurkezten diren eskabideak alderatzea, lehentasunaren arabera ordenatzeko, oinarri arautzaileetan eta deialdian ezarri diren balorazio-irizpideei jarraituz, eta irizpide horien arabera balorazio onena lortzen duten eskabideei dirulaguntza ematea, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe. Salbuespenez, oinarri arautzaileetan hala aurreikusiz gero, dirulaguntzetarako bideratu den gehieneko zenbateko osoa dirulaguntzaren onuradunen artean hainbanatzea proposatuko da.
Azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legeak, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoak, ezartzen du nahitaezkoa dela klausula sozialak sartzea dirulaguntzen oinarrietan edo horiek emateko arauetan. Kontuan izanda deialdi hau desgaitasunaren sektoreko entitateei zuzenduta dagoela, zeinetan deialdi honen xedeko programek helburu baitute berariaz erantzutea desgaitasuna duten pertsonen premiei, haien autonomia eta bizi-kalitatea bermatuta, bai eta mendekotasunari arreta ematea eta aurrea hartzea ere, baldintza hori osorik betetzen da.
Era berean, deialdiaren oinarrietako balorazio-irizpideen bidez, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea lehenesten da, eta sustatzen da desgaitasuna duten pertsonek beren bizitzako prozesu osoan parte-hartze eraginkorra izan dezatela, autonomia pertsonala bultzatuta.
Ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onetsi ziren, eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eginkizunak.
Ikusirik espedienteari lotutako txosten teknikoak eta juridikoak, argi dago egokia eta interes publikokoa dela deialdi hau onestea, eta legezkoak direla deialdia eta oinarri arautzaileak.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz.
AGINTZEN DUT:
1. 2026ko deialdiaren oinarriak onestea desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko. Oinarriak foru-agindu honen I., II., III. eta IV. eranskin gisa jaso dira.
2. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kreditu hauek erreserbatu dira:
Ikus taula osoa
|
AURREKONTUKO PARTIDA |
EKITALDIA |
ZENBATEKOA |
|
920005-93100-4819-231B11: Funtsak 0,7 Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako dirulaguntzak |
2026 |
1.564.656,00 |
|
920005-93100-4819-231B09: Funtsak 0,7 Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak. |
2026 |
1.050.598,00 |
|
920005-93100-4819-231B10: Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak |
2026 |
1.065.180,00 |
|
920005-93100-4819-231B12: Funtsak 0,7 Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Sustapena |
2026 |
355.934,00 |
3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskabideak kontuan hartuta:
Ikus taula osoa
|
AURREKONTUKO PARTIDA |
EKITALDIA |
ZENBATEKOA |
|
920005-93100-4819-231B11: Funtsak 0,7 Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako dirulaguntzak |
2026 |
1.564.656,00 |
|
920005-93100-4819-231B09: Funtsak 0,7 Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak. |
2026 |
1.050.598,00 |
|
920005-93100-4819-231B10: Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak |
2026 |
1.065.180,00 |
|
920005-93100-4819-231B12: Funtsak 0,7 Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Sustapena |
2026 |
355.934,00 |
Aurrekontuko partida horien zenbakiak, izenak eta zenbatekoak 2026ko gastu-aurrekontuan onartzen diren antzeko aurrekontu-partiden eta kredituaren araberakoak izanen dira.
Deialdian aurreikusitako zenbatekoaz gain, beste zenbateko gehigarri bat ere baimentzen ahalko da, gehienez 200.000 eurokoa. Halakoetan, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako kasuetako bat gertatu beharko da.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluarekin bat, %0,7ko funtseko partidak handitzen ahalko dira, eta horrenbestez hasiera batean aurreikusitako zenbatekoak ere handitu, Adinekoen Programa Globaleko aurtengo deialdian gerakinik baldin bada, betiere, deialdiaren gaineko ebazpena eman baino lehen.
3.1. 920005 93100 4819 231B09 partidan baimendutako zenbatekotik: PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak: 220.000 euro "Programa Globalean" egituratutako modalitaterako.
3.2. "Asoziazionismoa sustatzea" modalitateko dirulaguntzak haientzat erreserbatutako partidaren guztizkora iristen ez badira, soberakin hori gehituko zaio "Programak garatzea" modalitaterako baimendutako zenbatekoari.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru-agindu hau eta eranskinak.
5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
6. Foru-agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera.
Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)