12/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kideak berritzen baitira, zehazki boluntariotzaren arloko aditu gisa Nafarroako Foru Administrazioko teknikarien ordezkari ari direnak.
Martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legeak, bolondres-lanari buruzkoak, bere 21. artikuluan arautzen du Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluaren osaera, eta bere laugarren apartatuan ezartzen duenaren arabera, administrazio publikoei kontseiluan dagozkien tokiak betetzen dituzten kideek kargua utziko dute kontseiluko buruak edo Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak hala xedatzen duenean, hurrenez hurren.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abenduaren 2an emandako 151/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kideak izendatu ziren. Boluntariotzaren arloan adituak diren Nafarroako Foru Administrazioko hiru teknikarien kasuan, beharrezkoa da bi kide berritzea, antolaketa arrazoiengatik. Salomé Hernando Chicote eta Pilar Ferrero Peso andreak dira bi kide horiek.
Honako hauek izendatuko dira horien ordez: Ana Isabel Munguira Elizondo andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Boluntarioen Bulegoko burua, eta Agustín Otazu Elcano jauna, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Aisialdi Hezigarriaren Bulegoko burua; biak ala biak dira boluntariotzaren arloan eskumenak dituzten unitate organikoetako titular eta gaian adituak.
Hori dela eta, Nafarroako Bolondres Lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluan boluntariotzaren arloko aditu gisa Nafarroako Foru Administrazioko teknikarien ordezkari aritu diren kide hauek, eta egindako zerbitzuak eskertzea: Salomé Hernando Chicote andrea eta Pilar Ferrero Peso andrea.
2. Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kide izendatzea, boluntariotzaren arloko aditu gisa Nafarroako Foru Administrazioko teknikarien ordezkari aritzeko, Ana Isabel Munguira Elizondo andrea eta Agustín Otazu Elcano jauna.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Gazteriaren Institutura.
Ikusi Foru Agindua hemen sakatuz (kanpoko esteka)