2025eko Hondakinen Funtseko urteko dirulaguntza, etxeko hondakinen fluxurako

2025ko abuztuaren 14, osteguna

Deialdiak boluntarioek hondakinen esparruan parte hartzea aurreikusten du. Eskaera honekin batera doan proiektua bat dator Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko 2018ko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin, eta araudi horretan aurreikusitako xedeak betetzen ditu. Bereziki, boluntarioak hondakinen kudeaketa arduratsuarekin lotutako ekintzetan inplikatzea sustatzen da.

683E/2025 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "2025eko Hondakinen Funtseko urteko dirulaguntza, etxeko hondakinen fluxurako" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 847170.

 

Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen bidez Hondakinen Funtsa eratu zen, haren bidez zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea. Halaber, zehazten du Nafarroako Gobernuak ezarriko dituela Hondakinen Funtsa kudeatzeko, antolatzeko eta banatzeko irizpideak erregelamendu bidez. Tramite hori betetzat jo da Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretua argitaratzearekin batera.

2025eko Hondakinen Funtsak 6.098.941 euro ditu, hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zergatik heldu direnak, baita 263.079 euroko diru-sarrerak ere, zeinek jatorria baitute hondakinen arloko arau-hausteengatik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ezartzen dituen isunetan. Hortaz, guztirako zenbatekoa 6.362.020 eurokoa da. Diru-sarrera horiek kalkulatzeko, kontuan hartu da 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitarteko aldia, bat etorriz Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

2025eko Hondakinen Funtsa banatzeko, 2024ko azaroaren 27an nahitaezko kontsulta egin zitzaien Hondakinen Partzuergoari eta Iruñerriko Mankomunitateari, Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuak ezartzen duenarekin bat.

49/2020 Foru Dekretuan ezarritako tramiteak egin ondoren, urtarrilaren 30ean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren 24E/2025 Foru Agindua onetsi zen, 2025eko Hondakinen Funtsaren banaketari buruzkoa, zeinean ezartzen baita udal hondakinen fluxurako 4.160.328 euro bideratuko direla. Zenbateko hori banatuko da 2025ean, 2026an eta/edo 2027an jarduketak egin daitezen etxeko hondakinen arloko prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta kudeaketarekin lotuta. Beste betebehar batzuen artean, nabarmentzekoa da zenbateko horretatik 1.000.000 euro urteko dirulaguntza honetara bideratuko direla, eta 3.110.328 euro urte anitzeko dirulaguntzara (beste deialdi batean aurreikusia).

Era berean, 50.000 euro bideratuko dira aurreko paragrafoan adierazitako jarduerak 2026an garatzeko, bere garaian onetsiko diren foru aginduekin bat.

Deialdi honen ondoriozko obligazioei aurre egiteko, proposatzen da 1.000.000,00 euroko gastua baimentzea, 2025eko Gastuen Aurrekontuko "740001-74100-4609-456205 Hondakinen Funtsa. Toki entitateentzako dirulaguntzak" partidaren kargura, eta 50.000,00 euroko gastua, 2026ko Gastuen Aurrekontuan horretarako gaitzen den partida beraren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

Halaber, gehienez ere 1.000.000 euroko kopuru gehigarria finkatzea proposatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetan erabiltzeko, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen duenaren arabera arautuko baita. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzeagatik. Gastu gehigarria baimentzeak eta argitaratzeak ez du berekin ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitze

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

2025eko Hondakinen Funtseko urteko dirulaguntza, etxeko hondakinen fluxurako