Nafarroako Arte Eszenikoen eta Musikalen Hirugarren Sektoreko entitateentzako diru-laguntzak

2026ko maiatzaren 4, astelehena

Proiektuaren aurrekontu osoa aurkeztu beharko da. Bertan, egiaztatzeko modukoa izan behar du proiektuari aurre egiteko entitateak dituen baliabide ekonomikoen (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideen (bazkideak, boluntarioak, kontratatutako langileak) eta baliabide materialen (azpiegiturak) koherentziak. Ezinbesteko baldintza izanen da aurkeztutako aurrekontuak gastuak eta diru-sarrerak orekaturik izatea.

51E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Dirulaguntzak Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta Estatuan proiekzioa dutenei, 2026rako". DDBN kodea: 894619.

Kulturaren hirugarren sektorea eta hura osatzen duten irabazi-asmorik gabeko eta interes orokorreko egiturak funtsezkoak dira kultur jarduera garatzeko eta, azken batean, herritarrek kultura berdintasunez eskura dezaten. Horrek munta handia du; izan ere, Espainiako Konstituzioak berak garrantzi handia ematen dio kulturari: aitzinsolaseko bosgarren paragrafoan haren aipamena egiten du, aurrerapenaren dimentsio kulturalaz ari dela, eta 44. artikuluan ezartzen du botere publikoek bermatu behar dutela kultura herritarren eskueran egotea, eta, orobat, kultura bultzatu beharra dutela, espainiar guztien eskubide besterenezina baita; garrantzi hori Nafarroako legedian ere jasota dago, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 2. artikuluan.

Kultur egitura horiek funtsezkoak dira kulturaren jarduna egiteko, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzea bultzatzen dutelako. Horregatik, arte eszeniko eta musikalak sustatzera bideratutako dirulaguntzen lerro bat antolatu da, eta babes neurri horrekin kalitatezko arte eskaintza faboratu nahi da, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria dena. Helburua, beraz, Nafarroako kulturaren hirugarren sektorearen sorkuntza jarduerari sostengua ematea da, oso lotura estua baitu Nafarroako hamaika herritarren ohiko kultur jardunarekin.

Asmo horrekin, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak 20 urte baino gehiago darama laguntza deialdiak egiten, arte eszeniko eta musikalen Nafarroako sektorea garatzen laguntzeko.

Kultur Ekintza Zerbitzuak egin duen txostenean proposatu du deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onestea 2026. urtean dirulaguntzak emateko Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta Estatuan proiekzioa dutenei, horretarako 470.000 euroko gastua baimentzea eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kontuan harturik hala helburua nola baldintzak betetzen direla, baita gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak ere, eta ikusirik Kontu-hartzailetza Delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdi bat onestea 2026. urtean dirulaguntzak emateko Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta Estatuan proiekzioa dutenei.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kreditu hauek erreserbatu eta baimendu dira:

Ikus taula osoa

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4816-334106: Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzako dirulaguntza

2026

470.000,00

4. Deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera igortzea.

5. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Europako Batzordeari helaraztea laguntza honi buruzko informazio laburtua, jakinarazpen elektronikoko sistemaren bidez, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera, 20 laneguneko epean, indarrean jarri ondotik.

7. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Nafarroako Arte Eszenikoen eta Musikalen Hirugarren Sektoreko entitateentzako diru-laguntzak
International Volunteer Year 2026