Kultur entitateentzako dirulaguntzak kultur hedapenerako proiektuak egiteko. Ideia 2026

2026ko apirilaren 13, astelehena

Diruz lagun daitekeen proiektuak proiektuaren aurrekontu osoa izango du, eta bertan egiaztatu ahal izango da erakundeak proiektu horri aurre egiteko dituen baliabide ekonomikoen (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideen (bazkideak eta boluntarioak eta kontratatuak) eta materialen (azpiegiturak) arteko koherentzia.

29E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Kultur entitateentzako dirulaguntzak kultur hedapenerako proiektuak egiteko. Ideia 2026". DDBN kodea: 891380.

Kulturaren hirugarren sektorea eta hura osatzen duten irabazi-asmorik gabeko eta interes orokorreko egiturak funtsezkoak dira kultur jarduera garatzeko eta, azken batean, herritarrek kultura berdintasunez eskura dezaten. Kontu horrek munta handia du; izan ere, Espainiako Konstituzioak berak garrantzi handia ematen dio kulturari: aitzinsolaseko bosgarren paragrafoan aipatzen du, aurrerapenaren dimentsio kulturalaz ari dela, eta hari buruzko artikulu bat ere badu, 44.a, non ezartzen baitu botere publikoen obligazioa dela kultura herritarren eskura izanen dela bermatzea eta kultura bultzatzeko betebeharra dutela, espainiar guztien eskubide besterenezina delako. Printzipio horiek, halaber, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 2. artikuluan jasota daude.

Kultur egitura horiek funtsezkoak dira kulturaren jarduna egiteko eta, azken batean, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzeko.

Deialdi honetan jasotako dirulaguntza lerroek eta laguntza neurriek helburu dute herritarrek kulturarako irispidea eta bizitza kulturalean parte-hartzea izan dezaten bultzatzea, baita kalitatezko arte eskaintza bat faboratzea ere, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria dena, eta, azken batean, Nafarroako kulturaren hirugarren sektorearen sorkuntza jarduerari laguntzea.

Deialdi honen xedea da, halaber, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari laguntzea, bai kultur sektorean bai herritar guztien artean.

Kontuan harturik gastua baimentzeko helburua eta baldintzak betetzen direla, bai eta legez ezarritako betebeharrak ere, eta ikusirik espedientean jasota dagoela Kontu-hartzailetza Delegatuaren adostasuna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak proposatu du onets daitezela "Kultur entitateentzako dirulaguntzak kultur hedapenerako proiektuak egiteko. IDEIA 2026" izeneko deialdia eta haren oinarri arautzaileak, 120.000 euroko gastua baimendu dadila 2026ko gastu-aurrekontuko "IDEIA: Kultur entitateentzako dirulaguntzak kulturaren hedapenerako eta dibulgaziorako" izeneko A20002 A2500 4816 334104 partidaren kargura, eta foru agindu hau eta eranskina argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Kultur entitateentzako dirulaguntzak kultur hedapenerako proiektuak egiteko. Ideia 2026
International Volunteer Year 2026