75E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, kirolaren eta jarduera fisikoaren arloko boluntariotza entitateei edo boluntariotza programak dituztenei dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN kodea: 898294.
Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak sustatzen duen kirol politikaren xedeen artean daude (3.c artikulua), besteak beste, kirol elkarteak sortzea eta, oro har, parte-hartze soziala eta kirol arloko boluntariotza bultzatzea eta kirol elkarteen egituren funtzionamendu demokratikoa eta parte-hartzailea zaintzea.
Horrela, kirol arloko foru arauak honakoa xedatzen du 11. artikuluan: "kirol administrazioak guztientzako kirol jarduera sustatuko du, eta jarduera fisiko libre eta bat-batekoa eta jarduera antolatua erraztuko ditu; halaber, prestakuntzako, sormeneko, parte-hartze sozialeko, oneratze fisikoko eta mantentzeko jarduera ahalik eta gehien eskainiko ditu, Nafarroako herritar guztiek bizi-kalitate hobea izan dezaten".
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak ezartzen du erakunde autonomo horri dagokiola Kirolari buruzko Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioari esleitzen dizkion eskumenak erabiltzea, betiere Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren goi mailako plangintzaren, zuzendaritzaren eta babesaren menpe.
Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari dagozkion eginkizunen artean dago boluntariotza sustatzea eta erregularizatzea, Nafarroako Gobernuko beste unitate batzuekin elkarlanean.
Era berean, Kirola Sustatzeko Atalaren eginkizunetako bat da boluntarioen parte-hartzea sustatzea eta jarduera fisikoak eta kirol jarduerak antolatzen laguntzea.
Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)