Diruz lagundutako proiektuaren aurrekontu osoa aurkeztu beharko da, eta egiaztatu beharko da koherentzia dagoela jaialdi/lehiaketa horri aurre egiteko dituen baliabide ekonomikoen (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideen (elkartekideak, boluntarioak, kontratatutako langileak) eta materialen (azpiegiturak) artean.
30E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza. Artem Jaialdia 2026". DDBN kodea: 891772.
Kulturaren arloko enpresa-egiturak funtsezkoak dira kultur jardueraren garapenerako eta, azken batean, baita herritarrek kultura berdintasunez eskuratzeko ere. Kontu horrek munta handia du; izan ere, Espainiako Konstituzioak berak garrantzi handia ematen dio kulturari: aitzinsolaseko bosgarren paragrafoan haren aipamena egiten du, aurrerapenaren dimentsio kulturalaz ari dela, eta 44. artikuluan ezartzen du botere publikoek bermatu behar dutela kultura herritarren eskueran egotea, eta, orobat, kultura bultzatu beharra dutela, espainiar guztien eskubide besterenezina baita; printzipio hori Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 2. artikuluan ere jasota dago.
Kultur egitura horiek funtsezkoak dira kulturaren jarduna egiteko eta, azken batean, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzeko.
Deialdi honetan jasotako dirulaguntza lerroek eta laguntza neurriek helburu dute herritarrek kulturarako irispidea eta bizitza kulturalean parte-hartzea izan dezaten bultzatzea, baita kalitatezko arte eskaintza bat faboratzea ere, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria dena, eta, azken batean, Nafarroako kulturaren hirugarren sektorearen sorkuntza jarduerari laguntzea.
Deialdi honen xedea da, halaber, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari laguntzea, bai kultur sektorean bai herritar guztien artean.
Kontuan harturik gastua baimentzeko helburua eta baldintzak betetzen direla, bai eta legez ezarritako betebeharrak ere, eta ikusirik espedientean jasota dagoela Kontu-hartzailetza Delegatuaren adostasuna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak proposatu du onets daitezela "Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza. Artem Jaialdia 2026" izeneko deialdia eta haren oinarri arautzaileak, 100.000 euroko gastua baimen dadila 2026ko gastu aurrekontuko "ARTEM EXPORTA/JAIALDIA: Laguntzak jaialdietarako eta mugikortasunerako/zuzeneko arteen sustapena (sektore profesionala)" izeneko A20002-A2500-4709-334103 partidaren kargura, eta foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela.
Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)