Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria

2025ko maiatzaren 15, osteguna

750/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa" 2025eko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXII. edizioaren deialdia egin, eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena.

 

Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren bitartez, eta Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritzarekin lankidetzan, "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Sarirako deialdia egin du 2001. urteaz geroztik. Sari horren helburu nagusia izan da gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatzea herrialde eta herri pobretuetako gizarte sektore babesgabeenen alde egiten den borondatezko elkartasun lanaren garrantziari buruz, eta, orobat, garapen jasangarrirako helburuak eta giza garapena lortzen laguntzea, betiere eskubideen ikuspegitik eta genero-ikuspegitik begiratuta.

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 575/2025 Ebazpenaren bidez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren eta Laboral Kutxaren arteko lankidetza-hitzarmena onetsi zen, eta 30.000 euroko gastua baimendu "Nafarroa" 2025eko Elkartasunaren Nazioarteko Sarirako.

2025eko apirilaren 4an, "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXII. edizioaren deialdirako lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak eta Laboral Kutxak.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. "Nafarroa" 2025eko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXII. edizioaren deialdia egitea eta haren oinarriak onestea. Ebazpen honen eranskinean heldu dira oinarri horiek.

2. Ebazpen hau eta "Nafarroa" 2025eko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari, Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuari eta Nafarroako Laboral Kutxako Eskualdeko Zuzendaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko apirilaren 15ean.-Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Inés Jiménez Muro.

I. ERANSKINA.–Oinarriak (PDFa).

II. ERANSKINA.–Proposamena egin duen entitatea (PDFa).

III. ERANSKINA.–Azalpen memoria (PDFa).

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria