Dirulaguntzak suhiltzaile boluntarioen udal elkarte bat duten eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetza hitzarmena sinatu duten Nafarroako udalei

2026ko ekainaren 4, osteguna

5316E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, 7.737,72 euro gehitzen dizkiona Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 15755E/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian baimendutako gastuari. Deialdi horren bidez, dirulaguntzak ematen dira suhiltzaile boluntarioen udal talde bat duten Nafarroako udalentzat, 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra arte haien funtzionamenduan laguntzeko. Deialdian parte hartzeko baldintza da Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua izatea. DDBN kodea: 877715.

Barneko zuzendari nagusiak abenduaren 23an eman 15755E/2025 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza deialdi bat onesten da suhiltzaile boluntarioen udal talde bat duten Nafarroako udalentzat, 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra arte haien funtzionamenduan laguntzeko. Deialdian parte hartzeko baldintza da Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua izatea.

Ebazpenaren ebazpen zatiko hirugarren puntuak ezartzen duenez, aurrekontuko zuzkidura horri 30.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, Nafarroako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, 3.a.1 puntuan aurreikusitako kasuetan eta b atalean ezarritako baldintzak betetzen badira.

Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 3762E/2026 Ebazpenaren bidez, babes zibilaren arloan kualifikazio eta jarduera espezifikoa duten boluntariotza entitateei funtzionamenduan laguntzeko dirulaguntzak emateko deialdia ebatzi da. 7.737,72 euroko soberakina gelditu da F43001 F4400 7819 134100 partidan (Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak) eta zenbateko hori liberatuta gelditu da.

Hori dela eta, 7.737,72 euro transferitu dira guztira Nafarroako Gobernuaren 2026ko ekitaldiko gastuen aurrekontuari dagokion F43000 F4300 4609 134200 partidara (Dirulaguntzak udalei suhiltzaile boluntarioen taldeentzat), F43001 F4400 7819 134100 partidatik (Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak).

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren b) letrari jarraituz, gastu gehigarria handitzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzerik edo ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasterik.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoarekin bat, Barne Zuzendaritza Nagusiari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari arlo hauetan emandako eskumenak baliatzea: babes zibila, larrialdien arreta, suteen prebentzioa eta itzaltzea eta salbamendua.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuaren aldeko txostena izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 7.737,72 euro gehitzea F43000 F4300 4609 134200 partidan (Dirulaguntzak udalei suhiltzaile boluntarioen taldeentzat) baimendutako gastuari, Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 15755E/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiari erantzuteko. Deialdi horren bidez, dirulaguntzak ematen dira suhiltzaile boluntarioen udal talde bat duten Nafarroako udalentzat, 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra arte haien funtzionamenduan laguntzeko. Deialdian parte hartzeko baldintza da Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua izatea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuko Dirulaguntzen Datu Baseari jakinaraztea.

3. Gastua handitzeko baimen horrek ez dakar berekin eskaerak aurkezteko beste eperik irekitzea, ezta ebazpenak emateko epe berri bat hastea ere.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusiko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzura, Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 22an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

Iragarkiaren kodea: F2607587

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Dirulaguntzak suhiltzaile boluntarioen udal elkarte bat duten eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetza hitzarmena sinatu duten Nafarroako udalei
International Volunteer Year 2026