Diru-laguntzak, banakako ebaluazio erregimenean, larrialdi humanitarioko egoeretan berehalako erantzuneko esku-hartzeak egiteko

2026ko maiatzaren 11, astelehena

Esku-hartze jakin baterako diru-laguntza bat jasotzen duten entitateek, besteak beste, Garapenerako Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 25., 27. eta 28. artikuluetan lankideei eta boluntarioei dagokienez jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.

191E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita 2026. urtean larrialdi humanitarioko egoeretan berehala esku hartzeko dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubideari jarraikiz. DDBN kodea: 891114.

Krisi egoerei aurre egiteko gaitasun txikia duten populazio ahuletan naturak edo gizakiak eragindako hondamendien kopuruak gora egin izanak nazioartearen erantzun humanitario azkar eta espezializatua eskatzen du. Nafarroako erakundeek, gure Foru Komunitatearen gizarte kontzientziari adi, funtsak bideratzen dituzte giza tragedia horien ondorioak gutxitzeko eta herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrean laguntzeko ekarpen solidario gisa. Funts horiek garapenerako laguntza ofizial (GLO) gisa ematen dira, eta, zehazki, larrialdietarako laguntza humanitarioa emateko bideratzen dira.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak nazioarteko ekintza solidarioaren arloko printzipioak, helburuak eta bitartekoak ezartzen ditu, besteak beste. 14. artikuluan adierazten da, garapenaren aldeko lankidetzako ekintzak sustatzeko, besteak beste, diru publikoa erabiliko dela, eta, zehazki, 13. artikuluan adierazten da lankidetzaren modalitateetako bat laguntza humanitarioa dela, larrialdi egoeran edo berehalako arriskuan dauden populazioei laguntzeko eta horiek berregokitzeko laguntza ekonomiko gisa.

2016an Istanbulen egin zen Laguntza Humanitarioaren Munduko Gailurrean, Ekintza Humanitariorako Agenda aurkeztu zen eta "Grand Bargain" delako ituna adostu zen. Aurrerago, Nafarroako Lankidetzaren III. Plan Gidariak bere gain hartu zituen itun haren konpromisoak, besteak beste, ukitutako tokiko herritarren parte-hartzea, haien gaitasunen indartzea, haien eskubideen babesa eta erantzunen koordinazioa, hori guztia laguntza humanitarioaren oihartzuna eta eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin. Horrez gain, larrialdi egoerei berehalako erantzuna emateko modua aurreikusten da, eta, hori da, hain zuzen, deialdi honen azken xedea.

Horrenbestez, urtez urte gertatzen diren nazioarteko larrialdiei berehalakoan eta arin erantzun ahal izateko, beharrezkoa da ekitaldi osoan zehar erabilgarri eta zabalik egonen den bitarteko bat edukitzea. Bitarteko hori, hain zuzen, banakako ebaluazioaren araubideko deialdi ireki bat da, helburu izanen duena 2026. urtean zehar gerta daitezkeen larrialdiei aurre egitea. Horrez gain, deialdi honek bermatzen du betetzen direla, batetik, publikotasunaren, gardentasunaren, lehiaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, diskriminazio ezaren eta kontrolaren printzipioak, eta, bestetik, dirulaguntzak ematen dituen administrazioak finkaturiko helburuak betetzeari begirako eraginkortasunaren printzipioa, bai eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko ekitatearen eta efizientziaren printzipioak ere.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira haien printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, bai eta dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.

Orobat, eta bat etorriz 11/2005 Foru Legearen 5 bis artikuluan ezarritakoarekin, dirulaguntza hau jasota dago indarrean den dirulaguntzen plan estrategikoan, izen honekin: "Larrialdietako ekintza humanitario espezializatua".

Nafarroako Gobernuak, 2026ko martxoaren 4an egindako bilkuran, baimena eman dio Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari deialdi bat tramitatzeko, banakako ebaluazioaren araubideari jarraikiz, 2026. urtean larrialdi humanitarioko egoeretan berehala esku hartzeko dirulaguntzak emateko.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Diru-laguntzak, banakako ebaluazio erregimenean, larrialdi humanitarioko egoeretan berehalako erantzuneko esku-hartzeak egiteko
International Volunteer Year 2026