Diru-laguntza irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta laguntza emateko proiektuetarako

2025ko ekainaren 12, osteguna

Boluntariotza deialdiaren balorazio-irizpideen parte da.

65E/2025 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza honen 2025eko deialdia: "Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntza, migratzaile eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten". DDBN identifikazioa: 810430.

Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoak 2 ter artikuluan arautzen du migratzaileen gizarteratzea.

Bestalde, urriaren 30eko 12/2009 Legeak, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituenak, 30. eta 31. artikuluetan jasotzen ditu nazioarteko babesa eskatzen dutenen gizarte eskubideak eta harrera.

Horrela, bada, dirulaguntza hauen helburua da egoera oso ahulean dauden migratzaileen gizarte inklusioa lortzea, kontuan izanik irregulartasun administratiboa faktore erabakigarria dela gizarte bazterketaren egoera larrietan eta pertsonen integrazioa mugatzen duela.

Deialdi honek bidea ematen die entitate interesdunei berdintasunez parte hartzeko eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita txosten juridikoaeta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea dirulaguntza deialdi bat, irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten, eta, orobat, deialdiaren oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak ere onestea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jaso bezala.

2. Guztira 380.450,00 euroko gastua baimentzea, 2025eko gastuen aurrekontuko "Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak, PE EGIF+ 21-27" izeneko 350001 35100 4819 231905 (PEP E-23/000611-01 elementuarekin) partidaren kargura.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontu-hartzailetza Delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN).

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Diru-laguntza irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta laguntza emateko proiektuetarako