Diru-laguntza desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko erakundeentzat, familian atseden hartzeko programak garatzeko

2026ko ekainaren 4, osteguna

Diru-laguntzaren xede den programa honek esplizituki jasotzen du boluntariotzaren zeregina, monitorizazio-funtzioak erakundeak emandako boluntarioek edo desgaitasuna duen pertsonak berak bete ditzaketelako. Era berean, rol desberdinen definizioak — begirale, txandako arduradun eta koordinazio arduradun gisa — agerian uzten du antolaketa egitura bat, non borondatezko parte-hartzea funtsezkoa den jarduerak garatzeko, bereziki laguntzan, eguneroko bizitzan laguntzan eta taldeen dinamizazioan. Horrela, diru-laguntzak zerbitzuaren prestazioa finantzatzeaz gain, boluntariotzaren inplikazioa sustatzen eta onartzen du, familia-atsedenerako programen kalitatea, inklusioa eta irisgarritasuna bermatzeko funtsezko elementu gisa.

294E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntza baten deialdia onesten baita 2026. urterako, desgaitasuna duten pertsonen arloan ari diren gizarte ekimeneko entitateek desgaitasuna duten pertsonen familiei atseden emateko programak garatu ditzaten. DDBN kodea: 905546.

Gizarte-zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluan ezartzen denez, botere publikoen jarduketek, gizarte-zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa sustatzea gizartean, politikan, ekonomian, lanean, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa-egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Orobat, xedatzen du gizarte-zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.

Agindu hori Nafarroako Foru Komunitateak gizarte laguntzaren arloan duen eskumen esklusiboaren arabera eman zen, bat etorriz Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.17 artikuluan xedatutakoarekin. Agindu hori Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluan xedatutakoarekin lotu behar da; izan ere, horren arabera, botere publikoek desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonal osoa eta inklusio soziala bermatuko duten politikak bultzatuko dituzte, ingurune zeharo irisgarrietan. Era berean, kolektibo horretako erakundeen parte-hartzea sustatuko dute, legeak ezartzen duen moduan. Bereziki artatuko dira emakumeen eta desgaitasuna duten adingabeen premia espezifikoak.

Martxoaren 30eko 30/2019 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen. "Bermatu gabeko prestazioak" izeneko II. eranskinean, C) 16 atalean, desgaitasuna duten pertsonen arloan aritzen diren gizarte zerbitzuetako entitateentzako dirulaguntzak ezartzen ditu, eta xedatzen baliabidearen helburua dela desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak gauzatzea eta horrelako programak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateetan asoziazionismoa sustatzea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du zer araubide juridiko orokor aplikatu behar zaien onura publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei. Arau horren 17. artikuluak norgehiagokako araubidea ezartzen du, eta halakotzat jotzen du dirulaguntza emateko aurkezten diren eskaerak alderatzea, oinarri arautzaileetan eta deialdian ezarri diren balorazio irizpideei jarraituz eskaeren arteko lehentasun ordena ezartzeko, eta ordena horren arabera esleitzea dirulaguntza, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe. Salbuespenez, oinarri arautzaileetan hala aurreikusiz gero, dirulaguntzetarako bideratu den gehieneko zenbateko osoa dirulaguntzaren onuradunen artean hainbanatzea proposatuko da.

Azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legeak, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoak, ezartzen du nahitaezkoa dela klausula sozialak sartzea dirulaguntzen oinarrietan edo horiek emateko arauetan. Kontuan izanda deialdi hau desgaitasunaren sektoreko entitateei zuzenduta dagoela, zeinetan deialdi honen xedeko programek helburu baitute berariaz erantzutea desgaitasuna duten pertsonen premiei, haien autonomia eta bizi-kalitatea bermatuta, bai eta mendekotasunari arreta ematea eta aurrea hartzea ere, baldintza hori osorik betetzen da.

Ikusi deialdi osoa hemen sakatuz (kanpoko esteka)

Diru-laguntza desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko erakundeentzat, familian atseden hartzeko programak garatzeko
International Volunteer Year 2026