Cookieak

Gure webgunean cookieak erabiltzen ditugu orriak bisitatzen dituzunean. Besteak beste, zure nabigatzailea ezagutzeko balio dute, baita hautatutako hizkuntza eta konfiguratu daitezkeen beste elementu batzuk ere, eta haiei esker normaltasunez nabigatu daiteke webgunean.

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. Gerta daiteke gure webgunean emandako zerbitzu batzuek enpresa laguntzaileen cookieak ere erabiltzea.

Zerbitzu horietako edukietan nabigatzean, onartzen ari zara cookieak erabiltzea, cookie-politika honetan ezarritako baldintzetan. Inola ere ez ditugu geure cookieak erabiliko zure nabigazio-ohituren araberako publizitatea erakusteko.

Cookie-politika hau aldatu daiteke, eta, hortaz, aldian behin berrikustea gomendatzen dizugu, behar bezala informatuta egon zaitezen.

Nolanahi ere, cookien gaineko lehentasunak aldatzen ahal dituzu nabigatzailearen konfigurazioan, cookieak jasotzeari buruz jakinarazteko eta, kasua bada, disko gogorrean instalatzea eragozteko.

ZER DIRA COOKIEAK?

Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, zure gailuan (ordenagailua, mugikorra eta abar) gordetzen direnak webgune jakin batzuetara sartzean, eta, horiei esker, webgunearen titularrak datu batzuk gorde edo berreskuratu ditzake (zenbat aldiz bisitatu den orria, erregistratutako erabiltzaile bat identifikatzea, erabiltzailearen saioa bermatzea eta abar). Zer nabigatzailerekin sartzen zaren webgunera (Firefox, Chrome, Internet Explorer, Opera), nabigatzaile horri lotzen zaizkio cookieak; hortaz, nabigatzaile bat baino gehiago erabiltzen badituzu, horietako bakoitzak bere cookieak izanen ditu.

Cookieak “saiokoak” izan daitezke (webgunea ixtean ezabatzen dira), edo “iraunkorrak” (zure gailuan gordetzen dira egun jakin batera arte).

ZERTARAKO ERABILTZEN DIRA?

Webguneko nabigazioa errazteko eta erosoagoa egiteko erabiltzen dira; izan ere, zenbait eduki pertsonalizatzen dira, egiten dituzun hautaketetan oinarrituta. Adibidez, zuk lehenetsitako hizkuntzan erakusten zaizu webgunea, hura bisitatzen duzun bakoitzean.

Cookie batzuk behar-beharrezkoak dira zenbait funtzio erabiltzeko, hala nola webguneko eremu seguruetara sartzeko edo zure gailuaren arabera egokiak diren edukiak baimentzeko.

Gure webguneetan, analisi-cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie horiek balio dute bisiten kopurua eta nabigazio-ohiturak ezagutzeko, eta, beraz, oso erabilgarriak dira trafikoa aztertzeko eta zerbitzua hobetzeko. Informazio hori anonimoa da, eta ez dauka inolako identifikazio pertsonalik.

ZER COOKIE ERABILTZEN DITUGU?

Jarraian azalduta dago zer cookie mota erabiltzen ditugun eta zergatik.

Cookie propioak

  • Saiokoak
    Saioko cookieak erabiltzen dira webgunera egiten duzun bisita identifikatzeko. Nabigatzailea ixtean ezabatzen dira guztiak.
  • Teknikoak eta funtzionalak
    Cookie hauek luzaroago egoten dira zure gailuan, edukiak zure lehentasunetara egokitzeko. Beste cookie batzuk beharrezkoak dira webgunean eskainitako zenbait zerbitzuk behar bezala funtzionatzeko.

Hirugarrenen edo enpresa laguntzaileen cookieak

  • Google Analytics
    Honako hauei buruzko informazioa jasotzen dute: bisiten kopurua, bisitatutako orri edo atalak, nabigazio-denbora, erabilitako bilaketa-terminoak, erabilitako nabigatzaileei buruzko xehetasunak eta abar. Horiei esker, erabiltzaileek webgunean nabigatzeko dituzten ohiturak aztertzen dira, eta funtzionamendua hobetzen da. Cookie horiek biltzen duten informazioa globala eta anonimoa da. Hemen duzu cookie horiei buruzko informazio gehiago. Halaber, Google Analytics ez erabiltzeko, osagarri hau deskargatu eta instalatu dezakezu: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout?hl=es-ES.

COOKIEAK BLOKEATZEA EDO EZABATZEA

Jakin nahi baduzu zer cookie instalatu diren zure gailuan, edo cookie horiek blokeatu edo ezabatu nahi badituzu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen ezarpenak aldatzen ahal dituzu.

Cookieak mugatzeko edo blokeatzeko, terminalean (ordenagailua, smartphonea edo tableta) erabiltzen duzun nabigatzailearen ezarpenak aldatu beharko dituzu. Oro har, nabigatzaileek ezarpen-aukera hauek ematen dituzte cookieak instalatzeari dagokionez:

  • Nabigatzaileak cookie guztiei uko egitea, eta, hortaz, terminalean ez instalatzea ezein webgunetako inolako cookierik.
  • Nabigatzaileak abisatzea cookiea instalatu aurretik, zuk erabaki dezazun instalazioa onartzen duzun edo ez.
  • Nabigatzaileak uko egitea soilik bisitatzen dituzun webguneetako hirugarrenen cookieei, baina ez nabigatzen duzun webgunekoei.
  • Modu pribatuan nabigatzeko aukera. Horren bidez, cookieak terminalean instalatzen dira, baina automatikoki ezabatzen dira webguneko nabigazioa bukatzen denean.

Hona hemen nabigatzaile bakoitzerako jarraibideak:

Cookieak blokeatzen edo ezabatzen badituzu, ezin izanen ditugu zure lehentasunak mantendu, eta gerta liteke webgunearen ezaugarri batzuk ez egotea erabilgarri.