Boluntariotza Iruñeko Caritasen harreran

Boluntariotza Iruñeko Caritasen harreran

Soziala

Iruñeko Caritasen boluntarioen taldea handitzen ari gara San Anton kaleko 8. zenbakian dugun egoitza hartzeko.

Gaur egun, ordutegi hauetan bete behar dugu lanpostuaren arreta:

  • Goizez: astelehena edo asteartea (9:00 – 14:00)

Boluntarioek parte hartu nahi duten eguna eta txanda aukera ditzakete.

Bilatzen dugun profila:

  • Tratu ona, hurbiltasuna eta pertsonak zuzenean artatzeko zaletasuna.
  • Zaurgarritasun sozialeko egoeran dauden pertsonen errealitatearekiko interesa eta sentsibilitatea.
  • Pazientzia, enpatia eta komunikazio-trebetasun onak.
  • Jende gehien dagoen uneetan lasaitasunez moldatzeko gaitasuna.
  • Informatikako eta ofimatikako oinarrizko ezagutzak.
  • Hizkuntzak (frantsesa edo ingelesa): gomendagarria, baina ez ezinbestekoa.

Elkarrizketa pertsonal bat egiten dugu interesdun bakoitzarekin, zereginak eta taldearen antolaketa zehatzago azaltzeko eta edozein zalantza argitzeko.

Informazio praktikoa

Izena ematen dut!

Hau interes-adierazpena da. Ondoren, erakundea zurekin harremanetan jarriko da proiektua zehatzago azaltzeko.

Eskatutako erabilgarritasuna

AAAOOLI

2026ko azaroaren 2tik 2027ko ekainaren 11ra
09:00h.tik 14:00h.ra

Garapen Jasangarriaren Helburuak

1. Pobrezia desagerraraztea 10. Desberdintasunak murriztea

Erakundearen informazioa

Cáritas Diocesana de Pamplona-Tudela

Cáritas Diocesana de Pamplona-Tudela

San Anton kalea, 8
31001 PAMPOLONA (Nafarroa)

www.caritaspamplona.org/

Erakundearen deskribapena

NOR GAREN

Elizbarrutiko Elizaren erakundea gara, eta Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutian karitate- eta gizarte-ekintza sustatu eta koordinatzen dugu. Gizarte-bazterkeriako prozesuak prebenitu, arindu, leheneratu eta salatzeko misioa dugu, partekatzetik eliza abegikorra eta gizarte inklusiboa eraikitzeko lan eginez.

GURE BALIOAK

- Pertsona, erabateko balio moduan

- Gizakiaren gizarte-izaera

- Karitatea

- Justizia

- Errukia

Zerbitzutik, giza duintasunarekiko errespetutik eta akonpainamendutik egindako lan batean zehazten direnak.


Zerrendara itzuli
International Volunteer Year 2026