Joan den astelehenetik, apirilaren 29tik, eta maiatzaren 12ra arte, 23:59etan, zabalik dago Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) antolatzen edo kudeatzen dituen udako gazteen boluntariotzako kanpamentu eta auzolandegietan izena emateko epea. Institutuaren webgunearen bidez, nahi duten gazteek izena eman ahal izango dute, Nafarroako kanpamentuetan, Nafarroako boluntariotza-esparruetan eta beste 13 autonomia-erkidegotan dauden lekuen eskaintza zabalaren artean aukeratuz. Nazioarteko esparruek, bestalde, beste 27 herrialdetan eskaintzen dituzte plazak, eta izena emateko epea ekainaren 15ean amaituko da.