Nafarroako Berdintasun Kontseiluak urteko bigarren ohiko bilkura egin du astelehen honetan. Bertan, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez (NABI), Sexu Indarkerietarako Arreta Integraleko Zentroaren lehenengo lau hilabeteen berri eman du. Zentro horrek joan den apiriletik, egunean 24 orduz, urteko 365 egunetan, arreta integral espezializatua eskaintzen die sexu-indarkeriaren biktima izan diren edo indarkeria horretatik bizirik atera diren 16 urtetik gorako emakumeei.