Osasun Departamentuak berriki argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) pazienteen eta ahaideen osasun programak sustatzeko dirulaguntzen deialdia. Hori fundazio, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dagoi zuzendua. Zehazki, Departamentuak 569.307 euro bideratuko ditu 2024ko azaroaren 30a bitartean gauzatzen diren jardueretarako.