Osasun Departamentuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (ISPLN/NOPLOI) bitartez, hamaika dirulaguntza deialdi argitaratu ditu NAOn, osasuna sustatzeko programa komunitarioak finantzatzeko. Guztira, aurten 1.878.406 euro bideratuko dira laguntza horietara, 2025ean baino %7 gehiago.