Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) Farmazia Zerbitzuak berritu egin du Humans Fundazioak ematen duen ziurtagiria, osasun-erakundeek humanizazioaren arloan egiten dituzten ekimenak aitortzeko. Zerbitzuak, jatorrian, 2023an lortu zuen akreditazio hori, eta orain berritzen du, kalifikazioan hobekuntza nabarmena eginda, hasierako ebaluazioan lortu zuen B mailatik A gradura igo baitzen.