Nafarroako 18 irakaslek osatutako talde bat Norvegian izan da Europako Iparraldeko hezkuntza-sistema ezagutzearren. Hezkuntzako profesional horiek ikastetxe hauetakoak dira: Iruņeko Doņa Mayor, Zizur Nagusiko Erreniega, Ribaforadako San Bartolome, Martzillako San Bartolome, Amaiur Ikastola, Faltzesko Alvara Alvarez, Larragako San Migel eta Lodosako Angel Martinez Baigorri. Haiekin batera izan dira, baita ere, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabideen Zentroko hiru arduradun. Bidaia CREENAren Erasmus+ akreditazioari esker egin da.