Navarra Zirkularrek “Ekonomia zirkularra lurraldean” izeneko foroa egin du gaur goizean. Nafarroako enpresen artean ekonomia zirkularra bultzatu nahi duen ekimen publiko-pribatu honen lehen urteko datuak ezagutu dira. Ekitaldian parte hartu dute, halaber, lurraldeko enpresa-elkarteek nahiz Toki Ekintzako Taldeek eta Nafarroako Garapen Agentziek. Horrela, beren eremuetan ekonomia zirkularra bultzatzeko egiten ari diren ekintzen berri eman dute.