Nafarroako Liburutegi Zerbitzuak 463 liburu eman dizkio Iruñeko Espetxeari

2026ko apirilaren 23, osteguna

Liburuaren Eguna dela-eta, Kultura Departamentuak 2025. urtearen amaiera aldera Iruñeko Espetxerako erositako 463 ale entregatu ditu, eta horien balioa, guztira, 9.705 €-koa da.
Liburuak tokiko hornitzaileei (Troa eta Elkar) erosi zaizkie, eta, batez ere, hainbat generotako egungo narratibako obrak dira (polizia-nobelak; zientzia fikzioa; umorea; fantasia; Nafarroako, Europako eta nazioarteko narratiba; komikia; erraz irakurtzeko modukoa eta letra handikoa). Halaber, poesia-liburuak eta legegintza, marrazketa, artea, autolaguntza, hizkuntza (hiztegiak, ortografia, hizkuntzetako irakurketak), sukaldaritza, xakea, kirolak, musika, historia, geografia, bidaiak eta filosofia gaietakoak aurkitzen dira, haurrentzako liburu batzuez gain, dibulgazio-izaerakoak, espetxeak berak egindako eskaerei erantzunez, neurri handi batean.

 Nafarroako Liburutegi Zerbitzuak 463 liburu eman dizkio Iruñeko Espetxeari
International Volunteer Year 2026