Nafarroako Gobernuak hilabete honetan sinatu du zazpi etxebizitza lagatzea hainbat gizarte-erakunderi, harrera, laguntza eta autonomia programak bultzatzeko. Zehazki, Etxebizitza Sozialen Foru Funtsekoak dira, eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak erosi ditu, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidearen bidez, kalifikazioari eusten dioten babes publikoko etxebizitzeetan.