Nafarroako Gobernuak tokiko erakundeekin berdintasun politikak koordinatzeko batzorde bat sortzea onartu du

2024ko apirilaren 30, asteartea

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta toki entitateen arteko Koordinatzeko Batzordea sortzea. Erakunde arteko organo horren ardura izango da Nafarroako administrazioen arteko lankidetza eta koordinazioa bermatzea, Foru Gobernuak nahiz toki-erakundeek garatzen dituzten politika publiko guztietan berdintasun-printzipioa eta emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea neurriak txertatzeko.

Nafarroako Gobernuak tokiko erakundeekin berdintasun politikak koordinatzeko batzorde bat sortzea onartu du
International Volunteer Year 2026