Nafarroako Gobernuak liburuxka bat argitaratu du iragarri berri den migratzaileen ezohiko erregularizazioari buruz, Foru Komunitatean bizi diren atzerritar jatorriko milaka pertsonari mesede egingo diena. Onlineko dokumentu bat da, atzerritarrei zein elkarte edo erakundeei zuzendua, eta oinarrizko alderdi batzuk azaltzen ditu, hala nola zer den ezohiko erregularizazioa, zein diren baldintzak edo nola den prozedura urratsez urrats orain arteko dagoen informazioarekin, prozesuaren xehetasun guztiak bere osotasunean ezagutzeko zain, eta hori datozen asteetan izango da, orduan zabalduko baita eskuragarri dagoen informazio guztia.