Nafarroako Gobernuak milioi erdi euro inguru inbertituko ditu kultura arteko bizikidetza eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka bultzatzeko

2026ko martxoaren 13, ostirala

Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak 426.839 euro inbertituko ditu 2026an kultura arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuetan. Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nafarroako Kontseiluaren saio berri batean eman dute horren berri gaur goizean, eta bileran migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan jarri dute arreta.

 Nafarroako Gobernuak milioi erdi euro inguru inbertituko ditu kultura arteko bizikidetza eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka bultzatzeko
International Volunteer Year 2026