Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du asteazken honetako bilkuran, Mario Gaviria Labarta soziologoari hil osteko Nafarroako Urrezko Domina emateko. Bertan, gizarte justuagoa eta solidarioagoa eratzen lagundu duen bere lan intelektual eta militantea nabarmentzen da.