Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak, 2025ean, kulturarteko bizikidetzako eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokako 42 proiektu jarri ditu abian, eta, horren ondorioz, 152 ekintza egin dituzte TECIR sareko kulturarteko bizikidetzako teknikariek. Horrela balioetsi da gaur goizean, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluaren beste saio batean, non Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Planaren 2025eko Urteko Plan Operatiboa gauzatzea ere aurkeztu den, eta hurrengo urterako lan ildoak aurreratu diren.