Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu du herritarren parte-hartze handiagoa eta hobea sustatzeko, batez ere zerbitzu publikoen diseinuari dagokionean, eta gai publikoen gaineko komunikazio argiagoa izateko

2025ko otsailaren 5, asteazkena

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, lehen Ekintza Plana onartu du Gobernu Irekiaren Aliantzako kide gisa. Aliantza hori nazioarteko erakundearen eskutik “demokrazia osoagoa eta perfekzionatuagoa” lortzeko bidean aurrera egiteko asmoarekin sortu zen. Aipatu erakundea garrantzi handiko erreformak egiten aritzen da egitura instituzionalen barruan eta kanpoan, herritarren beharrei hobeto erantzutearren.