Nafarroako Gobernuak Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina eman dio Carmen Rubio arku-tiratzaileari

2024ko azaroaren 20, asteazkena

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 2024ko Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina Carmen Rubio Larrioni ematea onartu du, “arkulari bezala duen ibilbide nabarmen eta distiratsuarengatik”; hain zuzen ere, arku-tiroketan, Espainia ordezkatu du Londresko 2012ko, Rioko 2016ko eta Tokioko 2021eko Joko Paralinpikoetan. Gainera, Foru Exekutiboak adostu du Urrezko Dominak ematea beste 25 pertsonari, kirol-munduan eta jarduera fisiko eta kirol-arlokoetan egin duten ekarpenarengatik. Era berean, kirol-erakundeentzako lau aipamen berezi egin ditu. 

Nafarroako Gobernuak Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina eman dio Carmen Rubio arku-tiratzaileari
International Volunteer Year 2026