Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Bitartekaritza Elkartearekin (ANAME) lankidetzan, ‘Nafarroa leheneratzaileago baterantz' jardunaldiak eginen ditu azaroaren 20an eta 21ean. Jardunaldi horietan, erakunde, profesional, entitate sozial eta hezkuntza-eragileak bilduko dira esperientziak partekatzeko eta praktika leheneratzaileek gizarte inklusiboagoa eraikitzeko duten ahalmenari buruz hausnartzeko. Topaketak PLÁZARA Zentro Komunitario Soziokulturalean eta Kondestable Civivoxean izanen dira, biak Iruñean.
Iturri: navarra.es