Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, kanpaina bat zabaldu du ‘Zu konponbidearen parte izan zaitezke’ leloarekin. Bertan, gomendioak ematen ditu etxebizitza bat sutearen aurrean prebenitzeko nola prestatu jakiteko, arrisku-indizea oso altua edo muturrekoa denean, eta sutea gertatuz gero, nola jokatu behar den ere erakusten du.