Javier Remirez lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak eta Ana Ollo bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak bilera egin dute gaur arratsaldean Nafarroako Jauregian, "Bakea eta Askatasuna saharar herriarentzat" talde parlamentarioen arteko XXIX. Konferentziako ordezkariak hartzeko. Eztabaida-foro hau asteburu honetan egingo da Nafarroako Parlamentuan. Bileran Unai Hualde Foru Ganberako presidentea eta Hamdi Mansor Fronte Polisarioak Nafarroan duen ordezkaria ere izan dira.