Nafarroako Gobernuak gorrotoari aurre egiteko deia egin du LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Egunean

2026ko maiatzaren 12, asteartea

Nafarroako Gobernuak maiatzaren 17an, LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, igande honetan egingo den kanpaina instituzionala aurkeztu du. Ekimenak, aurten, LGTBI+ pertsonenganako diskriminazioaren eguneroko eta egiturazko presentzian jartzen du arreta, baita gizarteak eta erakundeek gorrotoaren aurrean jarrera aktiboa hartzeko premian ere.

 Nafarroako Gobernuak gorrotoari aurre egiteko deia egin du LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Egunean
International Volunteer Year 2026