Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) boluntariotzako, gardentasuneko eta herritarren partaidetzako ekimenak sustatuko dituzte toki entitateen artean. Horretarako, lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute aste honetan datozen lau urteetarako, toki-eremuan gardentasuneko, partaidetzako eta herritarren lankidetzako ekintzak bultzatzeko, politika publikoak definitzeko eta beren beharretara eta lehentasunetara egokitutako zerbitzu berriak sortzeko