Nafarroako Gobernuak erregularizazio-prozesuari buruzko 2.900 arreta baino gehiago eman ditu apirilera arte

2026ko maiatzaren 8, ostirala

Nafarroako Gobernuak migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuaren inguruan 2.900 arreta baino gehiago eman ditu urteko lehen lau hilabeteetan, Atzerritartasunaren arloan Arreta eta Aholkularitza emateko Zerbitzuaren bidez; zerbitzu hori Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren mendekoa da. Arreta gehienak, 1.187, apirilean eman ziren, ezohiko erregularizazio-eskaerak aurkezteko epearen hasierarekin bat eginez.

 Nafarroako Gobernuak erregularizazio-prozesuari buruzko 2.900 arreta baino gehiago eman ditu apirilera arte
International Volunteer Year 2026