María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak adimen desgaitasuna dutenentzako etxebizitza berria bisitatu du gaur, Carmen Maeztu Villafranca Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarekin batera. Nafarroako Gobernuak jarri du abian, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren bidez. 12 plaza ditu eta Arrosadian dago.