Nafarroako Gobernuak tinko eusten dio arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko konpromisoari, eta horren erakusgarri da Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak bultzatutako Koloretako Eskolak programa, aurten 90 ikastetxetara iritsi dena (aurreko ikasturtean 60 ikastetxek hartu zuten parte, 2.739 ikaslerengana iritsiz) eta 1.850 ikasle inguru. Abian jarritako jarduera batzuk ezagutzeko, Begoña Alfaro hirugarren lehendakariorde eta departamentu horretako arduradunak Cintruenigoko Otero de Navascués IPn eta Tuterako Benjamín BHIn egiten ari diren proiektuak bisitatu ditu gaur goizean.