Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat onetsi du Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta

2026ko octubreren 14, miercoles

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, adierazpen instituzional bat onartu du ostegun honetan, urriak 15, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Testuan, biztanleriaren zati horrek Foru Komunitate osoko “sektore estrategikoei eusteko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko, ondarea zaintzeko eta gizarte sarea indartzeko” duen garrantzia aldarrikatzen du.

“Gure lurraldeen orainaren eta etorkizunaren protagonistak dira”, dio adierazpenak, non foru exekutiboak landa eremuko emakumeen aukera berdintasunean, autonomian eta eskubideen erabileran aurrera egiteko lan egiteko konpromisoa hartzen duen.

Adierazpen instituzionala Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurrean

Hau da adierazpen instituzionalaren hitzez hitzeko testua, ‘Gure herriei eusten dieten emakumeak. Beren etorkizuna erabakitzen duten emakumeak' izenburupean:

"Gaur, urriak 15, Landa-eremuko Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Gobernuak aitortu nahi du emakumeek funtsezko zeregina dutela gure herriak eraikitzeko eta mantentzeko orduan. Emakumeak bizi dira, lan egiten dute, ekintzaileak dira, parte hartzen dute eta komunitatea eraikitzen dute.

Landa-eremuko emakumeak funtsezkoak dira Nafarroako ekonomiaren, gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren garapenerako. Haien lanak sektore estrategikoei eusten die, ekonomia-jarduera bultzatzen du, ondarea babesten du, eta gure herrietako gizarte-sarea indartzen du. Gure lurraldeetako orainaren eta geroaren protagonista dira.

Hala ere, oraindik badira desberdinkeriak, landa-eremuko emakume askoren aukerak, autonomia eta eskubideen erabilera baldintzatzen dituztenak.

Landa-eremuan emakumeen berdintasuna bermatzea eskubideen eta lurralde-kohesioaren kontua da. Beren bizi- eta lan-proiektuak beren herrietan gara ditzaten erraztea lagungarria da gure lurraldeetan errotzea, belaunaldi-erreleboa eta jasangarritasuna lortzeko. Horregatik, landa-eremuko emakumeek protagonista izan behar dute beren komunitateen orainari eta geroari eragiten dieten erabakietan.

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko 17/2019 Foru Legean ezartzen denez, sustatu behar da landa-eremuko emakumeak ahaldundu daitezen eta guztiz parte har dezaten bizitza ekonomiko, sozial, kultural eta politikoan, eta genero-ikuspegia politika publikoetan txertatu behar da.  Esparru horretan, Nafarroako Gobernuak berretsi du Nafarroako landa-eremuaren aldeko konpromisoa duela, emakume guztiek aukera izan dezaten bertan bizitzeko, lan egiteko, ekintzaile izateko, zaintzeko, parte hartzeko eta berdintasunean erabakiak hartzeko, edozein dela ere beren bizi-proiektua garatzeko aukeratu duten tokia. 

Landa-eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Gobernuak konpromiso hauek berresten ditu:

  • Genero-ikuspegia eta landa-eremuko emakumeen proposamenak kontuan hartzea, landa-garapenerako, lurralde-kohesiorako eta despopulazioaren aurkako borrokarako politikak garatzean.
  • Landa-eremuko emakumeen ahalduntzea eta parte-hartzea bultzatzea espazio ekonomiko, sozial eta komunitarioetan eta erabakiak hartzeko guneetan.
  • Aukera-berdintasuna bultzatzea, eta behar diren neurriak sustatzea honako hauek hobetzeko: enplegurako sarbidea, ekintzailetza, etxebizitzen eskuragarritasuna, mugikortasuna eta zerbitzuak.
  • Landa-eremuko emakumeen elkarte-sarea indartzea, kontuan hartuta zeregin garrantzitsua dutela komunitate berdinzaleagoak eraikitzeko orduan.
  • Lurraldeen arteko arrakalak eta eten digitalak murriztea, landa-eremuko emakumeek beren bizi-proiektuak berdintasunean garatu ahal izan ditzaten.
  • Bermatzea ezen erantzun hurbila, irisgarria eta koordinatua ematen zaiola emakumeen kontrako indarkeriari, landa-inguruneen berezitasunak kontuan hartuta.
     

Izan ere, Nafarroako landa-eremuaren etorkizuna bermatzean, berdintasunarekin.

Iturri: navarra.es

Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat onetsi du Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta
International Volunteer Year 2026