Nafarroako Gobernuak adierazi du abuztuaren 12a «egun gogoangarria» izan zela, eklipsea bera, herritarren ardura eta operatibo instituzionalaren eraginkortasuna aintzat hartuta

2026ko abuztuaren 13, osteguna

Nafarroako Gobernuak adierazi du atzoko eguna, abuztuak 12, «egun gogoangarria» izan zela, eklipsea bera, herritarren ardura eta operatibo instituzionalaren eraginkortasuna aintzat hartuta. Hala mintzatu dira gaur prentsaurrekoan, Juan Luis García Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria eta Inma Jurío Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Nafarroak atzo bizi izan zuen eguzki-eklipse osoaren balantzea aurkeztean; jardunaldi «arrakastatsua» izan zen, eta nafar gizartean «oroitzapen gogoangarria» utzi du.

Nafarroako Gobernuak adierazi du abuztuaren 12a «egun gogoangarria» izan zela, eklipsea bera, herritarren ardura eta operatibo instituzionalaren eraginkortasuna aintzat hartuta
International Volunteer Year 2026