Nafarroako Gobernuak 6.100 pertsona baino gehiago bilatzen eta erreskatatzen lagundu du Espainiarako migrazio-ibilbideetan

2025ko otsailaren 6, osteguna

Begoņa Alfaro Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari eta hirugarren lehendakariordea Ca-minando Fronteras GKEko arduradunekin bildu da gaur goizean, 2024ko Bizitzeko Eskubideari buruzko Urteko Txostenaren emaitzak eta “Europako mendebaldeko mugako bizitza babesten” proiektuaren emaitzak ezagutzeko. Proiektu horrek 42.112,55 euroko dirulaguntza jaso zuen 2024an, eta, horiei esker, 6.161 pertsonaren bilaketa eta erreskatea bultzatu zen Espainiarako migrazio ibilbideetan.

Nafarroako Gobernuak 6.100 pertsona baino gehiago bilatzen eta erreskatatzen lagundu du Espainiarako migrazio-ibilbideetan