Nafarroako Gobernuak aurreikusten du aurten maila desberdineko 50 plan, estrategia, programa eta araudi irekitzea herritarren parte-hartzera, besteak beste, Osasun Plan berria, Merkatu Tentsionatuko Eremu izendatzeko neurriak, Zientzia Plana edo Despopulazioari eta Landa Garapenari buruzko Foru Legearen aurreproiektua. Hala dago jasota gaur onartutako 2025erako urteko partaidetza-planean.