Nafarroako Gobernuak, Justizia Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 241.142 euroko diru-laguntzaren deialdia egin du, Iruñeko Espetxeko presoekin eta preso ohiekin gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko proiektuak finantzatzeko. Irabazi asmorik gabeko erakunde interesatuek eskaera egin ahal izango dute dagokion izapide-fitxan, bihartik, maiatzak 1etik, hasita 22ra arte, bi egunak barne.