Nafarroako Gobernuak 2025-2026 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezien deialdia egin du

2026ko maiatzaren 5, asteartea

Hezkuntza Departamentuak epea ireki du Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko Sari Berezietarako hautagaitzak aurkezteko. Deialdi honetan parte har dezakete Espainiako ikastetxeetan Batxilergoko edozein modalitatetako bi kurtsoak egin eta gainditu dituzten eta Nafarroako ikastetxe batean 2025-2026 ikasturtean bukatu duten ikasleek; deialdia egiten den ikasturtean azken ebaluazio arruntean gainditutako ikasgai guztiekin titulatu direnek eta batez beste 8,75 puntuko edo hortik gorako kalifikazioa lortu dutenek.

 Nafarroako Gobernuak 2025-2026 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezien deialdia egin du
International Volunteer Year 2026