Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak bilera egin du gaur goizean
Raquel Martírekin, UNRWAko (Ekialde Hurbileko errefuxiatu palestinarrentzako Nazio Batuen Agentzia) zuzendari exekutiboa Espainian. Chivitek jakinarazi dio 200.000 euroko dirulaguntza emango diola Gazako Zerrendak une honetan bizi duen krisi humanitarioaren ondoriozko oinarrizko beharrei erantzuteko. Eskubide Sozialak, Ekonomia Soziala eta Enpleguko kontseilaria Carmen Maeztu ere izan da bileran.