Nafarroako Gobernuak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, 16 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu 2024an Foru Komunitateko Enplegu Zentro Berezietara, desgaitasuna duten pertsonen laneratzearen alde lan egiten duten erakunde horien enpleguari eta iraunkortasunari eusten laguntzeko. 2019tik, Nafarroako Gobernuak 4,5 milioi euro gehiago eman dizkie Enplegu Zentro Bereziei, hau da, %36 gehiago.