Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak 100.000 euro bideratuko ditu erabilera-lagapeneko etxebizitza kolaboratiboak sustatzeko, astearte honetan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako diru-laguntzaren deialdiaren bidez. Horren helburua da Nafarroan etxebizitza eskuragarrien eskaintza handitzea, etxebizitza eskuratzeko eredu berriak abian jarrita. Eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 3tik (asteazkena) uztailaren 31ra bitartekoa izango da.